Berbena berria

Ze ederra den dantza! Norbere buruarekin egoteko, besteekin harremanetarako, adierazteko, askatzeko… poza, sentsualitatea, indarra, tristura… Herrietako plazetan, tabernetan, kontzertuetan… dantzatzen dugu bai, baina mila gauza gehiago pasatzen dira, mozkorkeria, giro erasokorrak, ligoteo bortitza, ordutegi txarrak…

Sekulako iraultza izan zen niretzat ezagutzea modu librean dantzatu nezakeela giro “jatorretan”. Sustantziarik gabe, epaiketarik gabe, garbitasuna eta aretoa zainduz, kontaktua gerta daiteke edo ez, ez da forma zehatz bat bilatzen… Gaur dantzarako, mugimendurako, garenerako, harremanerako espazio berri eta zainduak sortzen jarraitzea da nire lanetako bat, berbena berriak sortzen jarraitzea.

Espazio berri hauek ere badituzte bere arazoak, hausnarketak, gabeziak… Saio horien aurretik eta ondoren hitz eginez, gero eta gehiago mesede egiten diguten espazioak sortzea, benetan ederra iruditzen zait. Jarrai dezala mugimenduak ba!

Utzi iruzkina