Sareetan argazkirik gabe.

Ziber-esamoldeak “ez bazaituzte ikusten ez zara existitzen” dion Garai honetan, Sortetxean gertatutakoa publikatzearen tentazioaren aurrean beste jende batek ikusteko eta animatzeko, sareetarako ez argazkirik ateratzearen erabakia hartu dut.

Garrantzitsua da niretzat han gertatutakoa han geratzen denaren sentsazioa, parte hartzen duten pertsonen intimitatea mantentzearena, irudi zatitu bat ez ematearena… Irudiaren mende ez egotea alegia.

Denborak esango du, orain ze giza-topaketa mota antolatu nahi ditudan fintzen jarraitzeko garaia da Sortetxean, orainaldikoa, gizakiaren aurpegi guztiei irekia, zaindua, intimoa… frogatzen jarraitzen dugu!

2 erantzun “Sareetan argazkirik gabe.” bidalketan

  1. Kaixo Oskar, leku askotan elkar egon gara, Arizkurenen, Lekunberrin eta hemen Donostian bertan beti kontak impro inguruan, aspaldi ez gara koinziditu.
    Gaur Hamaika telebistan ikusi zaitut eta poztu nau zu ikustea eta zure proiektua jakinaren berri. Nire kontaktuei zabalduko diet eta zorte on zure desioarekin. Ziur laister elkar ikusiko gara.

    Besarkada haundi bat

    Nahi baduzu WhatsApp bidaltzea antolatzen dituzun ikastaroak jakinarazteko, nire telefonoa 653 700 731

    Erantzun
    • Iepa Joxean:
      Oraintxe ez zatozkit burura, aiaiai, sobrekarga puntu bat dut, barkatzen naiz, jiji… Ikustean ziur oroituko naizela!

      Ba Telegramez dut zabalkunde zerrenda bat, bestela web horrian noa jartzen, beraz… geratzeko asmoarekin sortu dut Sortetxea, beraz, hortxe! Milesker zabalkundearengatik eta desioengatik, mesedegarri izango zaigulakoan (orain arte izan da!) besarkada handi bat eta laster arte ba!

Utzi iruzkina