Izakiak mugimendua gara, kanpora, barrura, handia, txikia, geldoa, azkarra… “Egin beharretatik” haratago, garen mugimendu horiekin sinkronizatzen garenean, ongizatean hobetzen dugu.
GAREN MUGIMENDUA deitu diet Sortetxean kurtsoan zehar eta oporretan erregularki eskainiko ditudan egonaldiei. Bi edo hiru egun oso iraungo dute, mantenu osoan.
Bertan, gauden mugimendutik, garen mugimendurako zubia jorratzen sakonduko dugu.
- Garen Gorputz eta Emozioei arreta eta adierazpen gehiago emanez.
- Norbere beharrak (deskantsua, plazera, askatzea, babestea…) entzun eta garatzeko espazioa eskainiz.
- Garrantzitsua ez da mugimenduaren forma izango, baizik eta bakoitzarentzat egokia izatea mugimendu hori, norberaren eta besteen beharrak, erritmoak eta mugak errespetatuz.
- Nagoen horretatik besteekin partekatu ahal izateak, esperientzia aberastuko du.
Elikadura asko zainduko dugu, gehienbat beganoa izango da. Ez dugu alkohol eta drogarik erabiliko.
Sortetxea prestatua dago, ekintzak, elkarbizitza eta deskantsua erosoak izan daitezen.
Eguraldiaren arabera, ingurua ere gauzatu ahalko ditugu zenbait ekintza.
Mugimendu tresnak: Rio Abierto, Ecstatic dance, Contact inprobisazioa, kantua… (beheran azalpen bideo eta testuak)
Hurrengo proposamenak AGENDA atalean begiratu ditzakezu.
Zer dira
Río Abierto
Nork bere burua ezagutzeko eta garatzeko sistema bat da, beti ere taldean lan eginda. Garenaz eta gaudenaz ohartu, garatu eta bide emateko espazio zaindua
Tresna anitzetaz baliatzen da horretarako, hala nola: dantza librea, dantza gidatua, kontaktua, masajea, meditazioa, adierazpena, partekatze borobilak etab luze bat
Gorputza da garenari atea, bakoitzak bere erritmora eta bere modura hartu eta garatu ditzake proposatutako gidak, norbere burua eta besteak epaitu gabe, dugun berezko jakintzari bere bidea egiten utziz.
Saioetan garatutakoa gure izateari gehitzen zaio horrela, gure egunerokoetara bueltatzean gure beharrei gehiago moldatu ahal izateko, azken finean, hobeki bizitzeko.
Ecstatic Dance
Dantza libreko saio bat da, bi ordu ingurukoa, zapatarik, sustantziarik eta hitzik gabe.
musika aukeraketa eta lotura bost erritmoak deitzen den mugimenduan meditatzeko praktika batetan oinarritua dago.
bizitzako mugimenduak olatuetan gertatzen direla diona.
gure barnearekin konektatu, kanpora mugitu, barrenak askatu, duguna adierazi, gero berriz barneko goxotasunera bueltatzeko.
Ez da erakusteko dantza egitea, garen mugimendua gerta ahal izatea baizik!
Gure buruarekin, dantza kideekin eta musikarekin harremanak ecstasira eraman gaitzake!
Norberarekiko eta besteekiko epaiketa gabeko espazioa izatea da helburu, beraz ongi etorriak dira behar ditugun emozio guztiak, tristura, haserrea, alaitasuna… beti ere norbera eta besteak zainduz.
Hona hemen saio batzuk: mixcloud.com/bertxopertxon/
Kontakt Inprobisazioa
Dantza libre mota bat da, non gure buruarekin, espazioarekin eta besteekin kontaktua erabiliz libreki mugitu ahal garen.
Dantza postmodernoen giroan jaio zen, eta, beste gauza askoren artean aldarrikatzen du:
Denok gara dantzariak
Gorputz bakoitza perfektu dago dagoen bezala, muga fisikoei errespetua
ez dugu dantzatzen lorpen estetiko baten bila, gure ongizaterako baizik.
Jerarkiarik eza, elkarlana, gizon eta emakumeen arteko rol ezberdinketarik ez, presentziaren garrantzia, intentzionalitate eza…
Saio gidatu edo klaseetan, gure dantza garatzeko bideak landu ditzakegu.
eta gero, jam saio ireki eta inprobisatuetan gure modura praktikan jarri, berbena berria!
Onura asko ekarri dizkit kontaktak,
- Nire buruaren eta inguruaren kontzientzia fisikoa areagotzea.
- besteenganako sentikortasunaren handitzea eta garatzea
- kanpoko eta barruko baietzen eta ezetzen gestionatzea
- eta batez ere elkarlanean konfiantza, garen mugimenduan.