Etxea, ingurua, alokatu

Sortetxea

Nafarroako Araitz bailarako Gaintza herrian kokatuta dago, Mailoen azpian, herri txiki, baserritar eta lasaia. Elizetxea baserriaren zati bat zen lehenago, non behiak, belarrak, ongarriak…. zeuden.

Asteburu eta opor garai batzuetan mugimendu eta ongizatearekin lotutako ekintza asteburuak eskeiniko ditut, GAREN MUGIMENDUA izenburupean.

Zure ekintza propioak proposatzeko ALOKATZEKO aukera ere badago Sortetxean. Guzti honetarako dauzka:

85m2ko gela

85m2ko gela bat dugu ekintzak gauzatzeko, soinu ekipoarekin, lur egokia, lurreko berogailua, eroso egoteko materiala…

22-24 pertsona

22-24 pertsonak ostatu hartu ahal izateko gelak ditu, komunak, dutxak, jantokia… sukaldea ere bertan du denak elikatzeko.

Inguru naturala

Gaintza herriak, Mailoen azpian kokatua egoteak, ekarpen berezia egiten dio etxeari.

Harremanetarako espazio zainduak garatzen

Pertsonak gure buruarekin, besteekin eta munduarekin harremantzeko espazio zainduak garatzea da helburua, horretarako mugimendua, musika, dantza librea eta abar luze bat erabiliz. Bakoitzaren ekarpen bereziak baloratuz, bakoitzaren beharrak, erritmoak errespetatuz…

Epaiketa gabeko espazioa garatzea da asmoa, ez gure burua eta ez besteak, bakoitza behar den moduan mugituko da… Behar dugun eta mugitzen gaituen horretaz hitz egiteko tarteak hartzea oso garrantzitsua izango da, baita ongi egiten ez digun horretaz ere. Espazioaren pribatutasuna ere zainduko dugu, bertan bizitakoa kontextutik atera gabe.

On egiten digun mugimendua

Dantzaren helburua ez da zerbait estetikoa sortzeko mugitzea, mesede egiten digun mugimendua bilatzea baizik, eta noski, atsedena ere mugimenduaren parte da.

Sustantziarik gabe

Alkohol eta drogarik gabeko espazioa, gure berezko emozioekin, besteekin, musikarekin eta mugimenduarekin harremanak eskaintzen digun guztia garbi bizi ahal izateko.

Inguruarekin harremana

Natura, animaliak, biztanleak… bizitza propioa duen herri baten barruan kokatua dago Sortetxea. Sortuko den harreman hori denentzako aberasgarria izatea da helburua.

Elikadura osasuntsua

Elikadura begetarianoa eta ahal den neurrian ekologiko eta bertakoa izango da.

Argazkiak: Gorka Ezkurdia