Mugimendua Ospatuz

Ekitaldiaren xehetasunak

  • Data:

Mugimendua ospatuz.

Urte aldaketaren bueltako datak deskantsurako izan ohi dira, bizitakoa ber-gogoratzeko, datorrenari irekitzeko… Baita bizirik gaudela ospatzeko ere, mugimenduan egotea, eta urte berri bati irekitzeko aukera izatea ospatzeko ere.

Gehiegikeriaz betetako ospakizunez nekatua, jendetzak, antsietateak, mozorroak… topaketa hauek proposatzen dizkizuet egun hauek taldean ospatu ahal izateko, mugimendu ekintzak eginez:

  • Partaide bakoitza nola datorren eta zer behar duen asko errespetatuz.
  • Gorputz errealitate guztiei irekia, non bakoitzak bere bidaia egin dezakeen eta denon artean geurea.
  • Helburu estetiko bat bilatzen ez duten mugimendu proposamenekin, baizik eta norbera bere buruarekin eta besteekin leku zintzo batetik egotea ahalbideratzea dute helburu.
  • Alkohol eta drogarik gabeko espazioa.
  • Atsedenerako tarteak zainduz, ekintzen artean eta gauetan.
  • Elikadura asko zainduz, begetarianoa izango da, Martak mimoz sukaldatua.

Horretarako, hurrengo ekintza mota proposatuko dut:

  • Mugimendu adierazkorra (Rio Abierto sistema): Gure gorputzetan nola gauden ohartzeko aukera emango digu, fisikoa, mentala, emozionala…. Eta hortik abiatuta, gorputzei aukera ematen joango gara behar dutena egin ahal izateko.
  • Kontakt inprobisazioa: Norbera, espazioa eta beste pertsonak entzunda, kontaktuaren aukerarekin jolasteko eta inprobisatzeko aukera, gure izaera sentikor eta jostalariena garatu ahal izateko.
  • Ecstatic dance: Zaindutako bidai musikal batetan oinarrituta, erritmo, intentsitate eta paisaia emozional ezberdinetatik bidaiatuta, Ecstatic dance bizirik eta mugimenduan egotearen ospakizunarekin konektatzeko aukera bat da.

Nola nagoenari errespetuz, datorrena behartu gabe, modu errazean bizitza ospatu ahal izateko denbora hartuz, ongi etorri 2026!

Sortetxea
Pribatutasunaren sarrera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.