Kontakt impro klase + jam

Ekitaldiaren xehetasunak

  • Data:

Kontakt Inprobisazioa

Dantza libre mota bat da, non gure buruarekin, espazioarekin eta besteekin kontaktua erabiliz libreki mugitu ahal garen.

Dantza postmodernoen giroan jaio zen, eta, beste gauza askoren artean aldarrikatzen du:

Denok gara dantzariak

Gorputz bakoitza perfektu dago dagoen bezala, muga fisikoei errespetua

ez dugu dantzatzen lorpen estetiko baten bila, gure ongizaterako baizik.

Jerarkiarik eza, elkarlana, gizon eta emakumeen arteko rol ezberdinketarik ez, presentziaren garrantzia, intentzionalitate eza…

Saio gidatu edo klaseetan, gure dantza garatzeko bideak landu ditzakegu.

eta gero, jam saio ireki eta inprobisatuetan gure modura praktikan jarri, berbena berria!

Onura asko ekarri dizkit kontaktak,

  • Nire buruaren eta inguruaren kontzientzia fisikoa areagotzea.
  • besteenganako sentikortasunaren handitzea eta garatzea
  • kanpoko eta barruko baietzen eta ezetzen gestionatzea
  • eta batez ere elkarlanean konfiantza, garen mugimenduan.

Sortetxea
Pribatutasunaren sarrera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.