Urtea dantzan bukatu eta hasi 2026-2027

Ekitaldiaren xehetasunak

  • Data: –

 

Laugarrenez nator hainbeste gustatzen zaidan proposamen honekin, urtea dantzan bukatu eta hasi.

Niretzat, urte bukaera urtean zehar pasatakoaren ospakizun garaia da, izan dena izan dela. Baita datorren urtean datorrenari irekiera, ilusio eta energia re kargatzeko momentua.

Nire barne mundua entzunez egitea atsegin dut, behar dudan bezala mugituz, besteekin partekatuz, barrenerako, besteenganako eta zabalkunderako aukera ematen duten saio gidatuekin. Elikadura eta atsedena askok zainduz, eta errespetuzko giro batean, egin beharrik gabe.

Sortetxeak hartuko gaitu bere erosotasun, gertutasun eta edertasunarekin. Saio aintzetan gozatu ahalko dugu:

  • Rio abierto: Saio gidatuak barnekoarekin bat egin eta hortik mugitu ahal izateko.
  • Kontakt improbisazioa: Entzumen askorekin eta gure mugak errespetatuz, kontaktuan gure infinitu posibleak behatzeko.
  • Ecstatic dance: Musikaren magiarekin mugimenduan murgilduz, garen handitasunean zehar mugitu ahal izateko
  • Urte bukaerako dantzaldia: Ospakizuna, jolasa, bihotzak dakarrenarekin!

Elikadura begetarianoa izango da eta alkohol eta drogarik gabeko topaketa izango da.

Prezioa ,270 eurokoa izango da, ekintzak eta mantenu osoa barne.

Hona hemen izen emate fitxa.

https://tally.so/r/kbd5No

Edozein zalantza edo kontsulta: 686427087 (Oskar Estanga)

www.sortetxea.eus

 

Ospatzeko gogoz, besarkada handi bat eta laster arte!

Sortetxea
Pribatutasunaren sarrera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.