SORTETXEA Udako Kontakt Inprobisazio egonaldia

Ekitaldiaren xehetasunak

  • Data:

.

.

Topaketa honetan, gure helburu nagusia dantzarako eta atsedenari arretaz zaindutako eta orekatutako espazio bat eskaintzea da. Zaintza gidatutako klaseetan, zaintza jam saioetan eta haien soinu-paisaietan, eta atsedenerako eta giza harremanetarako guneetan ere.

KONTAKT KLASEAK: Oskarrek gidatutako saioak izango dira, entzuteko trebetasunak sakontzera eta dantzan eragina duten alderdiak garatzera bideratuak, parte-hartzaile bakoitzak bere estiloa esploratu eta dantza teknikak findu ahal izateko. Klase bakoitza jam saio batekin amaituko da.
Astearte, asteazken, ostegun eta ostiral goizetan egingo dira.

JAMAK ETA MUSIKA: Saio bakoitza sarrera gidatu batekin hasiko da, inprobisaziorako espazioa irekiko duena. Soinu giroan lagunduko digu, Shakti Olaizolak, zeinetarako erabiliko duen bere ahotsa eta hainbat instrumentu eta soinu-baliabidere, tarteka Oskarrekin lankidetzan. Musika-espazio hau ere sustatu nahi genuke, nahi duen edonork parte hartu eta elkarrekin kontakt inprobisazio jametan soinuaren mundu zirraragarria arakatu ahal izan dezagun.
Astelehenetik ostegunera gauez egingo dira. 

HAUTAZKO PLANAK: Arratsaldeetan, espazioa parte-hartzaileen iradokizunetarako irekita egotea proposatzen dugu. Goizeko jardueren ondoren, egun horretarako parte hartu nahi dutenen proposamenak entzungo ditugu. Aukera ugari ditugu: mendiak, ibaia, hondartza, masaje praktikak, musika, erlaxazioa, etab.

PROPOSATUTAKO ORDUTEGIA:
Hau da egun bakoitzerako proposatutako ordutegiren eskema:
10:30-14:00 – Klasea + Jam Session
14:00-21:00 – Aukerako Planak
21:00-00:00 – Jam Session + Zuzeneko Musika

BIDERATZAILEA:
Oskar Estanga: 15 urte baino gehiago daramatza kontaktu inprobisazioaren munduan murgilduta, jaialdi, klase, jam session eta tailer ugaritan parte hartu eta antolatuz. Musikari gisa ere bere lana eskaintzen du. Kontak inprobisazioaren munduan duen esperientziaz gain, Río Abierto, Dantza Integrala eta Gestalt terapian ere trebatu da.
Informazio gehiago hemen.

IRITSIERA ETA IRTEERA:
Harrera: Astelehena, 19:00etan
Hasiera: Ongietorria eta jam session 21:00etan.
Amaiera: Ostirala, bazkalostean

OTORDUAK:
Parte-hartzaileei denbora, ordutegi eta kostuei dagokienez malgutasun handiagoa emateko, otorduak autoantolatuko dira. Parte-hartzaileek etxeko sukaldea eta jangela erabili ahal izango dituzte. Garrantzitsua: Haragia eta arraina prestatzea debekatuta dago.

Gainera, Sortetxea alkohol eta droga mota guztietatik libre dagoen espazioa da, gure esperientziarekin zuzenean konektatzeko aukera emanez.
Galderatik baduzu honen inguruan, hemen gaude erantzun ahal izateko.

OSTATUA:
4 eta 6 oheko logela partekatuak eta furgonetan lo egiteko aukera (leku mugatuak).
Parte-hartzaileen gehienezko kopurua 22 pertsona ingurukoa izango da.

NOLA IRITSI:
Elizetxea, Gaintza – 31891 – Araitz, Nafarroa

Dokumentu bat sortuko dugu, non autoa partekatu nahi duzun adierazi ahal izango duzun.

PREZIOA:
220 €
Prezio honek honako hauek barne hartzen ditu:
– Ostatua (ohea edo furgoneta).
– Ekitaldiko jarduera guztiak

IZEN-EMATEA:
Zure lekua erreserbatzeko, 80 €-ko ordainketa behar dugu. Informazio gehiago aurkituko duzu izen-emate orrian.

Egin klik hemen izen-emate orrira sartzeko: