GAREN MUGIMENDUA Oskar Estanga

Ekitaldiaren xehetasunak

  • Data:

Garen mugimendua

Sortetxea, Gaintza, Nafarroa.

Bizitza mugimendua da, gorputzak badaki norantza noan nahi duen arreta jartzen badiogu, atseden hartzera, askatzera, plazerera, bakarrik egotera, partekatzera…

Batez ere zaintza proposamen bat da hau non:

– Gure tresna dantza librea izango da, mugimendu adierazkorra, kontakt improbisazioa, ecstatic dance… Gidak egongo dira bakoitzak behar duen mugimendu bidai zaindua egiteko.

– Taldeko harremana asko zainduko dugu:

– Alkohol eta bestelako drogarik gabeko espazioa izango da, gure mundu emozionalarekin kontaktu finagoan egon ahal izateko.

– Ez diogu elkarri terapia egingo, ez esango zer egin behar duen, zer pasatzen zaion… norbera lasai adierazteko espazioa da hau, bizitzan gauden momentua errespetatuz, norbera bere erritmora.

– Ez gara inor konbentzitzen saiatuko, bakoitzak bere pentsamentu eta ideiak lasai adierazi ditzake eta iritzi ezberdinak entzuteak aberastu gaitzake.

– Deskantsurako, harremanetarako eta paseorako denborak zainduta.

– Ingurua ere zainduko dugu, inguruak zainduko gaitu.

– Lo egiteko 4 gela daude, 4 pertsonako 2 gela eta 6 pertsonako beste bi. Gehienez 20 partaide egongo dira, daudenak gela horietan banatuta.

– Janaria asko zainduko dugu, proposamena beganoa izango da Maikarekin edo Itxarorekin

 

Ostegunean hasiko gara 18:00etan harrerarekin eta igandean bazkal ondoren bukatuko dugu.

Egonaldi osoaren prezioa, ekintzak, janaria eta ostatua barne, 330 euro izango da.

Izen emate fitxa:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeb2M35xyScBV3Fi8yG8q2K78DRo2dkposulik7DpzKEgMPzg/viewform

Info gehio: info@sortetxea.eus eta 686427087 (Oskar).
www.sortetxea.eus