Garen mugiendua.
Asteburuko topaketak, ostiral arratsaldetik igande arratsaldera.
Proposamen hau dator gure buruekin eta besteekin mugimendu eta dantza bidez harremandu nahi dugun pertsonak gero eta geihago garela sentitzearen ondorioz, alkohol eta droga gabeko giroetan, elkarbizitzaz eta naturaz elikatuz.
Mugimendu proposamenekin, ondorengoetan oinarrituak:
Mugimendu adierazkorra, Rio Abierto Sistema.: Barnean dugun guztia entzun, errespetatu eta garatzeko ikuspuntua ematen digu, hortik mugitu eta behar duguna garatzeko. Indartu, askatu, masajeatu… ongizatearen mecedera.
https://www.youtube.com/watch?v=bQVEAK_3cn0
Kontakt inprobisazioa: Nork bere burua entzunda eta besteekin kontaktuaren aukerarekin, elkar osatzeko gaitasuna garatu, jolastu, disfrutatu…
https://www.youtube.com/watch?v=bfIzs7KSY4g
Ecstatic dance: Musikak iradokitako bidaia, txikienetik handienera mugitu ahal izateko aukeratu eta nahastua, sustantzi, hitz eta zapatarik gabe. Bakarkkako sakon ta taldeko elikagarri, extasira iristeko arriskuarekin!
https://www.youtube.com/watch?v=ONwsPgtjx0Q
Elkarbizitza, ondorengoetan oinarritua:
- Janari autogestionatua: Sortetxeak erabiltzeko sukaldea eta jantokia ditu, behar den guztiarekin.. Bertan ezin dira haragia eta arraina prestatu.
- Sustantziarik ez: Alkohola, drogak…
- Elkar errespetua: Ez gara epaitzen, ez zer egin esan, ez diogu elkarri terapia egiten… Norberak dakarrena jartzen dugu balioan, gauden momentua errespetatzen dugu.
- Deskantsurako: Gela partekatuak, dutxak, irakurketa espazioa…
- Inguru lasaia paseorako, agian kanpoan dantzatzeko…
Ez da mugimendu edo dantzan aurrejakintzarik behar, eta aldi berean, edozein aurrekakintzak topa dezake garatzeko aukera.
Asteburu guztirako proposamen ekonomikoa, mantenua eta ekintzak barne:
160 euro.
Info gehio eta izen ematea: info@sortetxea.eus. 686427087 (Oskar).