🌿Yoga erretiroa familian🌿

Ekitaldiaren xehetasunak

  • Data:

.

.

Presarik gabe gozatzeko, jolasteko, gorputza mugitzeko, arnasa hartzeko eta, batez ere, familian konektatzeko asteburua. Helduek eta haurrek bihotzetik partekatzeko proposamena yogaren, sormenaren eta presentziaren bidez harremana sendotuz.

Planteamendua bikoitza da: batetik, guztiok batera egingo ditugun praktikak izango dira non esperientzia partekatuak bizi izango ditugun. Eta, bestetik, haurrak eta helduak bananduko garen uneak ere izango dira:

✨ Helduek zaintza eta atseden espazio propioa izango dute.

✨ Txikiek beren adinerako pentsatutako dinamikak partekatuko dituzte, adierazpena, jolasa eta berdinen arteko harremana sustatuz.

👶🏽👧🏻🧑🏼‍🦲Erretiroa 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat bideratua dago (malgutasuna dago adin-tartean, aldez aurretik gurekin hitz eginda, noski).

📍 Sortetxean, Gaintza herrian izango da, natura zoragarrian erretiroak bizitzeko sortutako etxean.

Familian esperientzia desberdin bat bizitzeko zuen unea dela sentitzen baduzue, idatz iezaguzu eta informazio guztia emango dizugu:

📞 Marta – 619 001 803/📩 artnam.yogadanza@gmail.com
📞 Goizane – 646 898 359/ 📩goizoa@gmail.com