Sortetxea – Garen mugimendua

Sortetxea, jaiotetxea, sorkuntzarako etxea.

Bertan jaio eta nire burua eraikitzeko kanpoan ibili ondoren, familiaren konfidantza eta laguntzari esker, leku ezberdinetan garatu eta hainbeste on egin didaten ekintzak garatu ditzaket SORTETXEAN orain.

Garen etengabeko sorkuntzari aukera emateko.

Egonaldiak, partekatzeko, mugitzeko, dantzatzeko, adierazteko, atseden hartzeko, joaten eta etortzen uzteko…

Gure buruarekin, besteekin, inguruarekin…

Garen mugimendua.

Oskar Estanga Ezkurdia

Egonaldiak

Asteburu eta opor garai batzuetan mugimendu eta ongizatearekin lotutako ekintza asteburuak eskeiniko ditut, GAREN MUGIMENDUA izenburupean.

Bertan, Mugimendu Adierazkorra, Río Abierto, Kontakt Inprobisazioa, Ecstatic Dance, kantua, masajea… erabiliko ditugu, taldean bakoitzak behar duen mugimenduzko bidaia eginez, beti ongizateari begira.

Egonaldiak ezagutu

Etxea, ingurua…

Pertsonak gure buruarekin, besteekin eta munduarekin harremantzeko espazio zainduak garatzea da helburua.

Zure ekintza propioak proposatzeko ALOKATZEKO aukera ere badago Sortetxean.

Etxea ezagutu
Berbena berria

Berbena berria

Ze ederra den dantza! Norbere buruarekin egoteko, besteekin harremanetarako, adierazteko, askatzeko… poza, sentsualitatea, indarra, tristura… Herrietako plazetan, tabernetan, kontzertuetan… dantzatzen dugu bai, baina mila gauza … Gehiago irakurri

Sareetan argazkirik gabe.

Ziber-esamoldeak “ez bazaituzte ikusten ez zara existitzen” dion Garai honetan, Sortetxean gertatutakoa publikatzearen tentazioaren aurrean beste jende batek ikusteko eta animatzeko, sareetarako ez argazkirik ateratzearen … Gehiago irakurri

Sustantziarik gabe

Jendartean harremantzeko guneetan, oso ohikoak dira drogak: Alkohola, canabisa, etab. Nik neuk mordoxka erabili nituen, askatasuna ematen zidatelakoan, irekiagoa izan, indartsuago… baina sakonean sortzen zidatena … Gehiago irakurri

Artikuluak ikusi